Zure eta beste enpresa eta norbanako askoren konfiantzazko inprimategia.
Kalitatezko inprimaketa azkarrerako epe motzak Aiaraldean.

Gure inprimaketa zerbitzuak
Inprenta azkarra
Kalitaterik galdu gabeko inprimaketa azkarren bila zabiltza? Adigrafiken, zure proiektuak pantailatik errealitatera ezin azkarrago eramaten ditugu, gure inprimaketa digitalari esker.
Badakigu denbora urrea dela; horregatik, zenbait lan 24-48 orduan inprimatzen dugu, zuk diseinua onartutakoan. Koloreen argitasuna eta bizitasuna kolokan jarri gabe, zure inprimaketak behar dituzunean izango dituzu prest.
Tirada txikiak
Aurrerago aldaketak egin beharko dituzu? Gure tirada txikiek beharrezkoa duzuna bakarrik inprimatzen utziko dizute. Horrela, informazioa eguneratu, xehetasunak zuzendu, edo dena delakoa doi dezakezu, pilatutako stockari erreparatu gabe. Oso malguak garenez, zure proiektuaren garapenera moldatzen gara.
Diseinudun inprimategia
Adigrafiken, ez gara soilik azkarrak eta malguak (halakoak ere bagara, jakina). Estudio benetan berezia egiten gaituena gure diseinatzaileen talentua da.
Gure diseinu-lantaldea zuri pauso guztietan laguntzeko irrikan dago, lehen ideiaren kontzeptualizaziotik azken emaitzaraino. Gure sormenarekin eta urte hauetako eskarmentuari esker ikasitako guztiarekin, zure ideiak arrastoa utziko duten azken lan bihurtuko ditugu.
Ingurumenarekiko errespetua
Adigrafiken, serio hartzen dugu planetaren zaintza. Horregatik, paper ekologiko eta inprimaketa jasangarriko aukera zabala eskaintzen dizugu. Birziklatutako paperetatik hasi eta ingurumen-erakundeek egiaztatutako materialetara, xehetasun guztiak zaintzen ditugu zure proiektuak ere berdeak izan daitezen.
Akabera bereziak. Top 10.
- Trokel bereziak
- Neurrira egindako formak dituzten etiketak bobinan.
- Akabera distiratsuak: metalizatuak, stampinga, UVI 2D eta 3D berniza…
- Plastifikatu ezberdinak: matea, distiratsua, leuna, hare ikutua…
- Sarreretarako segurtasun-tinta
- Braillez inprimatzea
- Koadernaketa desberdinak (josia, grapatzua, kiribila, wire-oa, azal gogorreko eta biguneko liburuak…)
- Paper berjuratuak, polipropilenoak, ekologikoak, landagarriak…
- Errotuluetarako grafittyen kontrako babes-berniza
- Testura ezberdindun biniloak, islatzaileak, zoruetarakoak…
Inpresio azkarra, kalitatezkoa, moldagarria eta eko-lagunkoia nahi duzu?
Jarri harremanetan eta eraman zure proiektuak hurrengo mailara!