Diseinua eta askoz gehiago.

Diseinu grafikoa, inprenta, errotulazioa, merchandisinga, arropa pertsonalizatua
eta askoz gehiago.

Home landing page

Proiektuak

Gure zerbitzuak

Diseinu grafikoa 01

Inprimaketa jorratzen dakien diseinu-estudioa gara. Zure proiektuaren pauso guztietan lagunduko dizugu, zirriborrotik hasi eta azken produkturaino.

Adigrafiken, diseinu grafikoko lantalde indartsua dugu gure bezeroentzako proiektuak egiteko. Identitate korporatiboa, euskarri ezberdinen diseinua, maketazioa edo zure ekitaldia ikusgarria izateko behar duzun edozein elementu lantzen dugu, hala nola kartelak, merchandisinga edo formatu handietako beste edozein aplikazio.
Gehiago jakin
Diseinu grafikoa
Inprimaketa 02

Gure instalazioetan, inprenta-, paper- eta tinta-usaina dago: inprimaketa gure DNAn daramagu. Halere, beste zerbaitek are gehiago definitzen gaitu: espezialistak gara zure ideiak gure diseinuetan islatzen, eskuratuko duzun inprimaketa zuk nahi duzun hori izan dadin.

Inprimaketa digitala ere egiten dugu. Azkarra eta arina da, eta horrek garraio-epeak murrizten laguntzen digu. Horrela, tirada handiak saihesten ditugu eta behar duzuna besterik ez dugu inprimatzen.

Gehiago jakin
Imprimaketa-zerbitzuak
Errotulazioa 03

Gure lantaldeari ezer gustatzen bazaio, hori zure proiektua nabarmena izatea da, eta horretaz badakigu zerbait. Atentzioa piztu nahi zenuke beste formaturen batekin edo material bereziren batekin? Galde iezaguzu, erronkak izugarri maite ditugu eta!

Adigrafiken, zure ibilgailua errotula dezakegu, zure letra moztuak egin ditzakegu eta baita binilo moztua, inprimatua, azidoa eta abar sortu. Laburbilduz, zure negozioa identifikatzeko eta balioan jartzeko edozein elementu. Gure proiektuen atalean, inspirazioa bila dezakezu gure lan batzuk ikusiz.

Gehiago jakin
Errotulazioa
arropa pertsonalizatua 04

Arrastoa uzten duen ehungintza pertsonalizatua

Adigrafiken, zure markari bizia ematen diogu arropa eta ehunak pertsonalizatuz. Kamisetak, izerditakoak, poltsak, biserak eta askoz gehiago diseinatzen eta inprimatzen ditugu, ekitaldietarako, uniformeetarako edo merchandisingerako apartak. Zenbait inprimaketa-teknika erabiltzen dugu, beti akabera iraunkor eta kalitatezkoa bermatuz. Tirada handietarako nahiz eskaera txikietarako, proiektu guztiak zure beharretara eta estilora moldatzen ditugu. Nabarmendu zure marka, baita jantzita daramazunaren bidez ere!

Gehiago jakin
Ehungintza
mertxan 04

Zure marka maite duzu? Guk ere bai! Enpresa, elkartea zein lagunartea izan, oso harro senti zaitezela nahi dugu.

Horretarako, Adigrafiken atal berezia dugu merchandising-produktuak pertsonalizatzeko. Helburua: zure proiektua nabarmentzea.

Gure katalogoa oso zabala da. Oinarrizko produktu- sorta zabala dugu (boligrafoak, libretak, botilak, banderak, motxilak, tote bag-ak, ispiluak... ). Gainera, premium produktu oso bereziak ere baditugu, oparitzeko ezin hobeak (edizio mugatuko sortak, produktu teknologikoak, ekologikoak, ezkontza-opariak...).

katalogo osoa ikusi
Mertxan

Inprimaketa jorratzen dakien diseinu-estudioa gara. Zure proiektuaren pauso guztietan lagunduko dizugu, zirriborrotik hasi eta azken produkturaino.

Adigrafiken, diseinu grafikoko lantalde indartsua dugu gure bezeroentzako proiektuak egiteko. Identitate korporatiboa, euskarri ezberdinen diseinua, maketazioa edo zure ekitaldia ikusgarria izateko behar duzun edozein elementu lantzen dugu, hala nola kartelak, merchandisinga edo beste edozein aplikazio formatu handitan.

Gure instalazioetan, inprenta-, paper- eta tinta-usaina dago: inprimaketa gure DNAn daramagu. Halere, beste zerbaitek are gehiago definitzen gaitu: espezialistak gara zure ideiak gure diseinuetan islatzen, eskuratuko duzun inprimaketa zuk nahi duzun hori izan dadin.

Inprimaketa digitala ere egiten dugu. Azkarra eta arina da, eta horrek garraio-epeak murrizten laguntzen digu. Horrela, tirada handiak saihesten ditugu eta behar duzuna besterik ez dugu inprimatzen.

Gure lantaldeari ezer gustatzen bazaio, hori zure proiektua nabarmena izatea da, eta horretaz badakigu zerbait. Atentzioa piztu nahi zenuke beste formaturen batekin edo material bereziren batekin? Galde iezaguzu, erronkak izugarri maite ditugu eta!

Adigrafiken, zure ibilgailua errotula dezakegu, zure letra korporatiboak egin,  binilo moztua, inprimatua, azidoa eta abar sortu ditzakegu. Laburbilduz, zure negozioa identifikatzeko eta balioan jartzeko edozein elementu. Gure proiektuen atalean, inspirazioa bila dezakezu gure lan batzuk ikusiz.

Arrastoa uzten duen pertsonalizazioa.

Adigrafiken, zure markari bizia ematen diogu arropa eta ehunak pertsonalizatuz. Kamisetak, izerditakoak, poltsak, biserak eta askoz gehiago diseinatzen eta inprimatzen ditugu, ekitaldietarako, uniformeetarako edo merchandisingerako apartak. Zenbait inprimaketa-teknika erabiltzen dugu, beti akabera iraunkor eta kalitatezkoa bermatuz. Tirada handietarako nahiz eskaera txikietarako, proiektu guztiak zure beharretara eta estilora moldatzen ditugu. Nabarmendu zure marka, baita jantzita daramazunaren bidez ere

Zure marka maite duzu? Guk ere bai! Enpresa, elkartea zein lagunartea izan, oso harro senti zaitezela nahi dugu.

Horretarako, Adigrafiken atal berezia dugu merchandising-produktuak pertsonalizatzeko. Helburua: zure proiektua nabarmentzea.

Gure katalogoa oso zabala da. Oinarrizko produktu- sorta zabala dugu (boligrafoak, libretak, botilak, banderak, motxilak, tote bag-ak, ispiluak… ). Gainera, premium produktu oso bereziak ere baditugu, oparitzeko ezin hobeak (edizio mugatuko sortak, produktu teknologikoak, ekologikoak, ezkontza-opariak…).

 

Katalogo osoa ikusi

adigrafik
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.